kiroltech logo

FICOBA - IRUN

Zer da Kiroltech

KIROLTECH kirol berrikuntza eta teknologia kongresua da.

Kiroltech kirolari aplikatutako berrikuntzaren eta teknologiaren arteko harremanetan ardazten den lehenengo kongresua da.

NEWSLETTER KIROLTECH

Informazio guztia jasotzen lehenengoa izan nahi al duzu?
Izena eman hemen

KIROLTECH Kongresua Gipuzkoako Foru Aldundiako Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirola departamentuak babesten duen ekimena da. Helburua kirol berrikuntza eta teknologi ordezkarien arteko harremanak indartzea, esperientziak trukatuz da. Kirolaren industriarekin lotura duten enpresa eta pertsonen topaketa bat izango da Kongresua.

Kongresuaren helburua sektorearen gaurkotasunaz eztabaidatzea txosten eta mahai-inguruen bidez, eta kirolaren industriako ordezkariei zuzendua dago.

KIROLTECH aurkezpen nazional eta internazionalak bilduko ditu, kirolaren industrian eta kirol-ekitaldien antolaketan munduan diren joerekin zerikusia dutenak. Kirol ekitaldien antolakuntzez startup eta emakumea eta kirolaz hitz egingo dugu.

KIROLTECH foro bat izango da, non teknologia berriak eta kiroleko eragile guztientzat eskuragarri dauden aukera berriak aurkeztuko diren.

Helburuak

  • KIROLTECH kongresu bakarra da kirolaren, berrikuntzaren eta kirolera aplikatutako teknologia berrien industriaren inguruan egiten dena. Helburu nagusia kirolaren industria garatzeko berrikuntzak eta irtenbideak ezagutzera ematea da. Enpresa-ikuspegia ere oso presente egongo da lehenengo edizio honetan. Kirolaren industria bete-betean hedatzen ari da, eta topagune bat izango da kongresua, esperientziak eta jardunbide egokiak partekatzeko, eta sinergiak eta kolaborazio-dinamikak sortzeko.

Bisitariak

  • KIROLTECH kirolarekin lotura duen jende espezializatuari zuzenduta dago. Administrazio publikoko, eta kirol-klub eta -federazioetako ordezkariei ez ezik, kirol-ekitaldiak antolatzen dituztenei ere zuzentzei zaie, eta inbertsio-funtsei eta kirol-marketineko enpresei.

Erakusketaria

  • KIROLTECH aukera ederra da zure enpresako produktuak eta zerbitzuak zuzenean erakusteko kirolaren industriako pertsona garrantzitsu eta preskribatzaileei, sektoreko aukerak eta azkeneko aurrerapen teknologikoak ezagutzeko interesatuta dauden aldetik.
Informazio gehiago, hemen kiroltech@ficoba.org / Tel: + 34 943 66 77 88
Back to Top